lunes, 8 de junio de 2015

G7: OINEKIN TXIMELETAK


Eguraldi oso ona egiten du eta lan egitera patiora atera gara. Tximeletaren gaiarekin jarraitzeko  gorputz atal bat erabiliz animali bat sortzeapolita izango zela  pentsatu genuen.
Lehengo “estimulazio somatikoa" hanka eta oinetan egin dugu ikasleek jakin dezaten gorputzeko zein atal erabiliko dugun.
 

Ondoren, textura eta tenperatura desberdinak frogatu genituen. Ikasleak behin eroso egonda esponja eta margoak erabiliz oin azpiak margotu genizkien. 
Behin oinak margotuta, kartoizko euskarrian oinak “inprimatu" genituen, tximeleta forma  ederra lortuz.
Gelara joan eta rotulki batekin tximeletari gorputza eta burua egin genion. Ondoren, koloretako margoekin antenak eta gorputzeko marrak irudikatu genituen.
Amaitzeko lokarria jarri eta gure “Arte txokoan “ txintxilikatu genituen.


viernes, 5 de junio de 2015

G9: PINTANDO


Nuestr@s alumn@s pasaron un rato muy agradables marcando el trazo de sus dedos untados de acuarela en los papeles. 
Aquí están observando sus producciones. ¡Deseando repetir!

jueves, 4 de junio de 2015

G7: UDABERRIKO MURALA


Udaberriko murala egiten jarraitu dugu. Aurreko astean koloretako orriekin, plater txuri eta makiltxo batekin loreak egin genituen. Ondoren horman belar gainean itsatsi genituen.
Gelan “ tximeleta mendian lore baten gainian “ abestia lantzen ari garenez tximeletak egin ditugu.
Horretarako, tximeleta formak egin eta brilantina, kolore desberdinekin… koloreztatu ditugu. Amaitzeko, tximeleta bakoitzaren buruan ikasle baten argazkia jarri dugu.
 
 
Ondoren, gure tximeletak loreen gainean hegazean jarri, sarea itsatsi eta gure irakasleak bertan harrapatu ditugu !!
 Zelako mural barregarria!!!!

martes, 2 de junio de 2015

G3: MUÑECO CRECE HIERBA / BELARREZKO PANPINA


Udaberriarekin batera gure gela berriro aldatu dugu. Arbelan zegoen marrazkia berriro aldatu dugu udaberriko paisai eder bat margotuz, elur panpina lore koloredun batzuengatik aldatu ditugu eta plastiko botila eta spray batzuekin lore birziklatu polit politak egin ditugu, baita magdalena papertxoekin murala egin ere. Horrez gain, etxera eramateko ortzadar ikusgarriak egin ditugu.
Junto a la primavera, hemos vuelto a cambiar la clase. Hemos vuelto a cambiar el dibujo de la pizarra pintando un bonito paisaje primaveral, hemos cambiado el muñeco de nieve por unas flores, y hemos hecho unas flores recicladas con botellas de plástico y spray, y un mural con flores hechas con envoltorios de magdalenas. Además, hemos realizado unos arco iris para llevar a casa.
Baina zerbait falta zaigula iruditu zaigu…eta kurtso hasieratik gelan daukagun landareari konpainia egiteko, belar ilea duten panpinak egitea pentsatu dugu. Material guztia prest izanda, txoritxoen janari den alpiste eta lurra ukitzen, usaintzen…. egon gara.
Pero nos pareció que faltaba algo…. Y pensamos hacer unos muñecos crece pelo para hacer compañía a la planta que tenemos en clase desde principio de curso. Con todo el material preparado, hemos empezado oliendo, tocando….. la tierra y el alpiste que comen los pájaros.
Gero, dena media baten barruan sartu korapiloa egin, eta forma eman diogu. Ondoren, sudurra eta belarriak goma txiki batzuekin egin dizkiogu, eta azkenik, begiak pegatu. 
Ur pixka batekin eguzkitan utzi eta….. ea hazten den!!!

Luego hemos metido todo en una media, lo hemos anudado y le hemos dado forma. Después, con unas gomitas hemos hecho la nariz y las orejas, y al fin, hemos pegado los ojos. Los dejamos al sol con agua y… ¡¡Esperamos  que crezca!!